Baserriko Abenturak Android gailuetan erabilgarria den aplikazioa da. Euskaraz modu atsegin eta dibertigarrian gozatzeko pentsatua dago. Jokuak baserria eta bere ingurunea ditu ardatz eta bertan, zazpi gune aurkituko ditu erabiltzaileak. Bertan, quizz jokuak, irudi eta hitzak erlazionatzeko jolasak, bikoteak bilatu, memoria edota puzzle jolasekin egingo du topo.